Car Sharing Interesgarria da? Galdera ohikoenak Harremana Albisteak Elkartea
 
ALBISTEA
 
LAGUNCAR inguruko lagunekin auto partekatzeko ekimen berria [2016/01/20]
 

Mugikortasunari loturiko gaietan irtenbideak emateko asmoarekin, LAGUNCAR autoa partekatzea sustatu nahi duen egitasmo berria sortu da. Autoa jabetzan duten pertsonak eta noiz behinka autoa erabiltzeko beharra duten pertsonen arteko zubia egitea da bere helburura. Hartara, autoaren jabetzak suposatzen duen gastuen partekatzea eta aurrezpena lortu eta gure auzoaren bizi kalitatearen alde egitea lortzen delarik.

LAGUNCAR Eusko Car Sharing Elkarteak sustatutako autoa partekatzeko modu hau bultzatzen duen diru irabazirik gabeko egitasmoa da. Autoa partekatzeko taldeak sortzen lagundu eta autoak partekatzeko beharrezkoak diren parte hartzaileen bilaketa, elkarketen sustapena eta adostu beharreko atalen gidaritza eta aholkularitza lanetan lagunduko du, behar diren baliabide eta tresnak eskainiz.

Autoz inguratuta bizitzeaz aspertuta baldin bazaude, noiz behinka autoa behar izan eta honek suposatzen duen diru zamaz nekatuta baldin bazaude edota esperientzia berriak bizitzea gustatzen bazaizu, … anima eta parte-hartu LAGUNCAR-en, zure inguruko pertsonekin autoa partekatzea irtenbide egokia izan daiteke zuretzako.

Info gehiago: Ikus bere web-a

 
 
[ Atzera ]
Euskara  |  Castellano
RSS