Car Sharing Interesgarria da? Galdera ohikoenak Harremana Albisteak Elkartea
 
EUSKO CAR SHARING ELKARTEA
 

Eusko CarSharing Elkarteak, Car Sharing-a Euskadin bultzatzeko ekimenak, Car sharing-a (ibilgailu kolektiboa partekatzea) eta Car Pooling-a (ibilgaluaren eserleku hutsak partekatzea) bultzatzearekin batera, autoaren erabilera zentzuduna sustatzea du helburu, berezko mugikortasun iraunkorraren alde.

  • Car Sharing edota ibilgailu kolektiboa partekatzeko zerbitzuarekin sustapenarekin, hedapenarekin eta bultzadarekin, garraiobideak zentzuz erabiltzea goratu  nahi da, autoaren erabilera arduratsua bultzatuz bereziki.
  • Garraiobideak zentzuz erabiltzeko ekintzen sustapen bateratua bultzatzea, mugikortasunaren eta garraioaren sistemaren baitan dauden eragileen, zein sektorean zeharka atxikirik dauden eragileen artean.
  • Car Sharing-a eta Car Pooling proiektuak bultzatzea, garraiobide motorizatuen zentzuzko erabilera lagunduz.
  • Car Sharing-aren independentzia, gizarte zuzentasuna eta hurrengo belanunaldiekiko elkartasuna mantentzea.
 
 

Gure xedea da jendeak batetik bestera joateko duen beharrari erantzutea, eta hori ahalik eta kostu ekonomiko eta sozialik txikienarekin egitea, garraio publikoaren eta Eusko Car Sharing -aren eskaintzaren arteko lankidetza dela medio, ibilgailuen erabilera zentzuduna bultzatuz .

 

Laburbilduz, gizarteak gero eta ingurune hobean eta mugikortasun-arazo gutxiagorekin bizitzeko duen beharrari erantzuten saiatuko gara. Gure asmoa da mugitzeko baliabideak ahalik eta ondoen erabiltzea, garraiobideak zentzuz erabiliz.

 

     
 

"Oro har, atsegin handiagoa ematen dizu zerbait erabiltzeak, edukitzeak baino".

[Aristóteles ]

   


 
BAZKIDEAK
 

Eusko CarSharing Elkartea bazkide zein bazkide ez diren guztien aurrean berdin aurkezten da, izango diren jarduerak eta hauei dagokien partehartzea guztientzat irekia izanaz.

 

Hala ere, eskaera berezia zuzendu nahiko genieke, herri agintari, empresa, elkarte, erakunde sozial zein interesatu orori, elkartearen helburuekin bat egin eta honen baitan egingo diren jarduerak bultzatzeaz batera, honen independentzia, gizarte zuzentasuna eta hurrengo belanunaldiekiko elkartasun mantendu daiten babesa eman dezaten.

 
Harremanetarako
 

Paseo del Campo Volantín nº 20 - 3, 48007 Bilbao

Tel. 944.132.540

Email. info@euskocarsharing.com

Web. www.euskocarsharing.com

Euskara  |  Castellano
RSS
Plazaguneak garatua