Car Sharing Interesgarria da? Galdera ohikoenak Harremana Albisteak Elkartea
Nola funtzionatzen du?| Abantailak| Ze aportatzen du?| Zergatik da onuragarria| Kostea|
 

 

1. Erregistratu (lehenengo aldian bakarrik)

 

Lehenengo eta behin, eskaera-orria bete behar da webgunean edo zerbitzuen zentralera bulegoko orduetan telefonoz deituta.

 

Kontratua sinatutakoan, txartel elektronikoa jasoko duzu (zure zenbakiarekin eta PIN kodearekin), eta horrekin batera liburuxka bat, behar duzun informazio tekniko guztia, ibilgailuak non dauden, etab. jasoko duena.

 
 

2. Erreserbatu

 

Erreserba internet bidez edo zerbitzuen zentralera telefonoz deituz egin daiteke, egunean 24 orduz, asteko 7 egunetan.

Erreserba aurrez egin daiteke, baina baita berehala erabiltzeko ere. Aukeratu zein ibilgailu nahi duzun, non hartu nahi duzun eta zenbat denboran beharko duzun.

 

Internetez ari bazara, webguneak aukeran dituzun ibilgailuak, tarifak eta aparkalekuak erakutsiko dizkizu.

 
 

3. Ibilgailua hartu

 

Aparkalekura joan, eta Eusko Car sharing -ek dituen aparkatzeko plazetan erreserbatu duzun ibilgailua aurkitu behar da lehenengo.

 

Ibilgailua irekitzeko nahikoa da bezero-txartela aurreko kristalean dagoen irakurgailura hurbiltzea. Ibilgailuko ordenagailuak erreserba egina duzula egiaztatuko du, eta besterik gabe, ateak irekiko egingo dira; sartu, guanteran dauden giltzak hartu, eta martxa!

 
 

4. Itzuli

 

Bidaia bukatutakoan, itzuli ibilgailua hasierako aparkalekura. Datuak (kilometroak eta denbora) grabatu eta erreserben bulegora bidaliko ditu ordenagailuak.

 
 

5. Ordaindu

Fakturetan, bidaia bakoitzean egindako kilometroak eta orduak adieraziko dira. Errazagorik!

 

 
 
Euskara  |  Castellano
RSS