Car Sharing Interesgarria da? Galdera ohikoenak Harremana Albisteak Elkartea
 

AUTOA EDUKITZEKO BESTE ERA BAT

 

Gure helburua da Euskadin garraio-sistema berri hau sartzea. Sistema hori aspaldi jarri zuten martxan Europako beste herrialde batzuetan (Frantzia, Italia, Belgika, Suitza, Austria, Alemania, Holanda, Erresuma Batua, Suedia, Katalunia, ...) eta Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan.

 
 

Eusko Car sharing, ibilgailu kolektiboa partekatzeko zerbitzua, mugikortasun iraunkorrerako ideia berri bat da, garraiobideak zentzuz erabiltzea bultzatzen duena, eta jabe izan beharrik gabe ibilgailu bat erabiltzeko aukera eskaintzen duena.

Sistema honekin mugikortasunaren kostuak gutxitu egiten dira, bai norbanakoentzat, bai gizartearentzat.

Eusko Car Sharing- ekin momentu bakoitzean aukeratzen duzu zer garraiobide erabili (zerorrek gidatutako ibilgailu bat, garraio publikoa edo dena delakoa), eta horrek ikaragarri laguntzen du ibilgailu pribatua gutxiago erabiltzen, garraio publikoak hobeto aprobetxatzen, eta motordun ibilgailuen ordez joan-etorriak oinez edo bizikletaz egiten.

 
 
Zer da car sharing-a edo ibilgailu kolektiboa partekatzea?
 

Ibilgailu kolektiboa partekatzea, egunero-egunero ibilgailuaren beharrik ez duen jendearentzat, jabetza pribatuko autoaren alternatiba bat da. Car sharing-ak, unean uneko beharren arabera, etxe hurbil izango dituzu ibilgailu multzo bat erabiltzeko aukera ematen dizu, eta denboraren eta egindako kilometroen arabera ordaintzen da.

 

Ibilgailu bat erabiltzeko, nahikoa da ibilgailua dagoen tokira joatea (aparkaleku ugari izaten dira, eta beraz, baten bat gertu izango duzu), eta bazkide-txartela baliatuz ibilgailua hartzea. Bidaia bukatutakoan, autoa itzuli, eta erabilitakoa bakarrik ordaindu.

 
 

Zeinentzat da egokia?

 

Urtean automobilarekin 15.000 km baino gutxiago egiten dituzten pertsonentzat.

 
 
Zer abantaila eskaintzen ditu?
 

1. Malgua: Ibilgailu kolektiboa partekatzeko zerbitzua gauza askotarako balia daiteke: ordu baterako nahiz egun batzuetarako har daiteke, asteburuko bidaietarako, oporretarako, erosketak egitera joateko,...

 

2. Beti eskura: egunean 24 orduz erabil daitekeen autozerbitzua da, eta aparkaleku-sare zabal bat eskaintzen da. Deitu eta gidatu besterik ez duzu.

 

3. Kezkarik ez; ez mantentze-gasturik, ez asegururik, ez zergarik, ez eta aparkaleku-gasturik; Eusko Car Sharing arduratuko da kontu horiekin.

 

4. Merkeagoa: ibilgailu pribatuarekin alderatuta, familia batek urtean 2.500 € aurrez dezake.

 

5. Gardena: ibilgailua erabiltzea zenbat kostatzen zaizun zehatz-mehatz jakingo duzu.

 

 

Zer onura dakar?

 

Ibilgailu kolektiboa partekatzeak zure hiriko eta inguruko bizitza hobetzen du.

 

Ibilgailu kolektiboa partekatzea autoa gutxiago erabiltzeko pizgarri bat da. Ibilgailu kolektiboa partekatzeko zerbitzua erabiltzen dutenak, benetan jabetzen dira ibilgailu pribatua erabiltzeak sortarazten dituen arazoez, eta auto baten jabe direnek baino kilometro gutxiago egiten dituzte. Kilometro gutxiago eginda, gutxitu egiten dira errepideetako auto-iladak, aireratzen diren gas kutsakorrak eta zarata-maila.

 

Ibilgailu kolektiboa partekatzeak espazioak sortzen ditu.

 

Partekatutako ibilgailu kolektibo bakoitzak 4-8 auto pribatu ordezten ditu. Beraz, aparkalekutarako espazio gutxiago behar da, eta, bide batez, espazio hori gizarte eta ingurumen erabileretarako berreskura daiteke.

 

Ibilgailu kolektiboa partekatzea aurreztea da.

 

Egindako kilometroko eta erabilitako orduko ordaintzeko sistemaren bidez ( pay-as-you-drive system-aren bidez), ibilgailu kolektiboa partekatzeko sistemaren erabiltzaileak zehaztasun osoz jakin dezake bidaia zenbat kostatu zaion, eta horregatik zentzuz eta erantzukizunez erabiltzen du ibilgailua; ondorioa: ibilgailua gutxiago erabiltzen du, eta gehiago jotzen du garraio publikora, bizikletara edo, besterik gabe, oinez joaten da.

 

Ibilgailu kolektiboa partekatzeak mugikortasuna hobetzen du.

 

Ibilgailu partikularraren erabilera gutxiarazteaz gianera, ibilgailu kolektiboa partekatzeko zerbitzuak osatu egiten du garraio iraunkorren sarea (garraio publikoa, bizikleta edo oinez ibiltzea). Eta, garraio publikoa ezinezkoa den lekuetan joan-etorriak egiteko era on bat da.

 
 
 
Euskara  |  Castellano
RSS