Zer da carsharing-a edo ibilgailu kolektiboa
partekatzea? |
|
Car sharing-a edo ibilgailu kolektiboa partekatzea, ibilgailua
izateko beste era bat da, mugikortasunaren kontzeptu moderno bat, garraiobideak
zentzuz erabiltzea bultzatzen duena, eta beharra sortutakoan, jabe izan
gabe ere, ibilgailu bat erabiltzeko aukera eskaintzen duena. Sistema
honekin mugikortasunaren kostuak gutxitu egiten dira, bai norbanakoentzat,
bai gizartearentzat . |
|
|
Zer mesede egiten dio ibilgailu kolektiboa
partekatzeak garraio publikoari? |
|
Lehenengo eta behin, ibilgailu kolektiboa partekatzeko
zerbitzuen erabiltzaileek joan-etorri bakoitzerako zer garraiobide komeni
zaien pentsatu beharra daukate lehendabizi, eta askotan eta askotan,
garraio publikoa da onena. Bestetik, ibilgailu kolektiboa partekatzen
dutenek, gehienetan ibilgailu partikularrik ez dutenez, normalean garraio
publikora jotzen dute batera eta bestera joateko. |
|
|
Zenbat aurrezten dut ibilgailu kolektiboa
partekatuta, ibilgailu partikularrarekin alderatuz gero? |
|
Ibilgailu partikular batek kostu finkoak ditu
(ibilgailua erostea, zirkulazio eta matrikulazioko zergak, asegurua,
aparkalekua) eta beste kostu aldakor batzuk (mantentzea, konponketak,
IAT eta erregaia). Aldiz, urtean 15.000 km baino gutxiago egiten badituzu,
partekatzeko zerbitzuarekin urtean 2.500 € aurreztera hel zaitezke. |
|
|
Izango al da ibilgailurik behar dudanean? |
|
Eskatutakoan ibilgailu bat eskuratzeko aukera
% 90ekoa da; arratsalde eta asteburuetan izaten da eskari gehien. Zenbat
eta sistema handiagoa, orduan eta malguagoa. Zuri komeni zaizun aparkalekuan
eskatutako ibilgailua dagoeneko beste norbaitentzat gordeta badago, erreserba-bulegoak
edo webguneak, beste aukera batzuen berri emango dizu: ibilgailu mota
bera, baina beste aparkaleku batean; beste ibilgailu bat, baina aparkaleku
berean; edo-eta, batzuetan (garraiorako furgoneta denean batik bat),
ordutegia aldatzea. Gainera, partekatzeko zerbitzuetako bezeroei tarifa
merkeagoak eskaintzen zaizkie autoak alokatzeko enpresetan. |
|
|
Zer alde dago ibilgailu kolektibo bat partekatzearen
eta ibilgailu bat alokatzearen artean? |
|
Ibilgailu kolektiboa nahi izanez gero ordubeterako
har daiteke, ez dago, alokatzen denean bezala, egun oso baterako hartu
beharrik. Zerbitzuak egunean 24 ordutan funtzionatzen du, bai erreserba
egiteko, bai ibilgailua hartu eta uzteko. Ibilgailuak hirian zehar ondo
banatuta egongo dira, erabiltzaile guztiek baten bat gertu izan dezaten.
Zerbitzua fakturatzeko, orduak eta kilometroak hartuko dira kontuan. |
|
|
Zenbat lehenago egin behar da erreserba? |
|
Ibilgailua hartu baino gutxienez 15 minutu lehenago
egin behar da erreserba. Hala eta guztiz ere, jakina, lehenago egitea
komeni da, nahi dugun ibilgailua izango dugula ziurtatzeko. Dena den,
egia da, zerbitzuak dituen sistema modernoei esker, posible dela sakelako
telefonoaren bidez erreserba egin eta oso tarte txikian ibilgailua hartzea. |
|
|
Zer gertatzen da erregaiarekin? |
|
Erregaia tarifan sartuta dago. Ibilgailuan txartel
bat egongo da, depositua bete beharrik izanez gero, ordaintzeko.
Zure betebehar bakarra, depositua laurdenetik behera jaisten denean,
betetzea. |
|
|
Ba al da aparteko gasturik? |
|
Hileko kuotaz aparte, ibilgailua erabiliz gero
sortutako kostuak bakarrik izango dituzu. Erregaia, asegurua eta zergak
prezioan sartuta daude. Ibilgailua garbitu, mantendu, konpondu, gurpilak
aldatu eta bestelakoak ere kuotan sartuta daude. Hilero faktura bat jasoko
duzu; ibilgailua hartu duzun bakoitzean zenbat denboran izan duzun, zenbat
kilometro egin dituzun eta zenbat kostatu zaizun adieraziko dizu. Horrela,
bidaia bakoitza zenbat kostatzen den jakingo duzu. |
|
|
Zer gertatzen da ibilgailua uste baino denbora gehiagorako
behar badut edo erreserba bertan behera utzi beharra badaukat? |
|
Erreserba aldatu edo bertan behera utzi beharra
izanez gero, erreserba egiteko bezalaxe, telefonoz nahiz internetez egin
daiteke gestioa. |
|
|
Epe luze samarretarako behar izanez gero, oporretara
joateko adibidez, erabil al daiteke Euskocarsharing-a? |
|
Ibilgailu kolektiboa partekatzeko zerbitzu gehienek
tarifa bereziak adosten dituzte ibilgailuak alokatzeko enpresekin, alogera-epe
luze samarrak edo ibilgailua joateko bakarrik behar duten bezeroentzat;
partekatzeko zerbitzua normalean epe laburragoetarako erabiltzen da. |
|
|
Ibilgailu kolektiboa partekatzeko zerbitzuak ibilgailu
sorta bat izaten al du aukeratzeko? |
|
Hori enpresaren baitan dago, baina enpresarik
txikienak ere, bi ibilgailu izanda, gutxienez automobil txiki bat eta
auto familiar bat eskainiko luke ziurrenik. Zenbat eta enpresa handiagoa,
orduan eta aukera zabalagoa: ibilgailu txikiak, familiarrak eta furgoneta
txikiak. Enpresek aukeratzeko dituzten ibilgailuen zerrenda jarriko dute
webgunean. |
|
|
Ba al dago adinarekin edo gidabaimenarekin lotutako
mugarik partekatzeko zerbitzuaren bezero izateko? |
|
Bai, gutxienez bi urte lehenagotik izan
beharko da gidabaimena. |
|
|
Zer gertatzen da istripurik izaten badut? |
|
Istripuen ondorio diren kalteen berri nola eman
behar bezala jakinaraziko zaizu. Istripu garrantzitsuren bat edo inork
zauririk izanez gero, lehenbailehen jakinarazi beharko diozu poliziari.
Enpresak behar diren neurriak hartuko ditu, eta kalteez ere enpresa arduratuko
da. Ibilgailuek arrisku orotako asegurua dute. Baina erruduna zu bazara,
bazkide egitekoan sinatutakon kontratuan jarritako mugara arte ordaindu
beharko duzu. |
|
|
Zer gertatzen da matxurarik izanez gero? |
|
Matxura izateko arriskua oso txikia da, partekatzeko
zerbitzuetako ibilgailuak modernoak eta nahiko berriak izaten dira-eta.
Nolanahi ere, matxurarik izanez gero, larrialdietarako zerbitzu guztiak
erabiltzeko eskubidea izango duzu (garabia, konponketak, etab.). Horrelakoetan
erreserba-bulegoaren laguntza izango duzu. |
|
|
Ibilgailu kolektiboa partekatzeko zerbitzuak erakundeetako
erabiltzaileentzat ere balio dezake? |
|
Ibilgailu kolektiboa partekatzeko zerbitzuak
enpresen eta administrazio publikoen ibilgailuen kudeaketa hobetzen lagun
dezake. Horrela, eskari kopuru handiagoa kostu txikiagoarekin kudeatzeko
aukera ematen du. Normalean enpresen ibilgailuak ez dira erabiltzen ez
gauez, ez asteburuetan (baina kostatu, kostatzen zaie). Ibilgailu kolektiboa
partekatzeko zerbitzuei esker, ibilgailu horiek enpresak hainbeste behar
ez dituenean beste norbaitek erabil ditzake, eta horrela gastuak murriztu.
Horrek esan nahi du gainera, enpresak ibilgailuak leasing-kontratuekin
hartzeagatik sortutako gastuak ere murriztu egingo direla, bai eta aparkalekuak
sortutakoak ere, batez ere hiriko erdialdeetan dauden enpresen kasuan. |
|
|
Zer alde dago car sharing-aren eta car pooling-aren
artean? |
|
Car sharing-ean edo euskaraz esanda,
ibilgailu kolektiboa partekatzeko zerbitzuarekin erabiltzaileek ibilgailu
sorta bat partekatzen dute, baina ez aldi berean. Ibilgailu horiek
kudeatzen dituen enpresa bat dago; enpresak erreserbak egin ahala banatzen
ditu ibilgailuak bezeroen artean, eta hilaren amaieran faktura bidaltzen
diete. |
|
Car pooling-a, edo euskaraz esanda, besterik
gabe, automobila partekatzea, ibilgailu baten jabea eta beste zenbait
lagun, edo hainbat ibilgailuren jabeak, ados jarri, eta bakoitza bere
autoan joan ordez ibilbide bera elkarrekin egiteari esaten zaio. Norberaren
ibilgailua beste norbaitekin partekatzeko ez dago hori kudeatuko duen
enpresa baten beharrik, erabiltzaileak konpontzen baitira elkarrekin,
nahiz eta egun internet edo beste sistema batzuk erabili horretarako. |
 |
|
|
|
|
|
|