P.º del Campo Volantín 20 - 3º

48007 Bilbo - Bizkaia

(+34) 946 850 423

(+34) 689 514 885

Nola funtzionatzen du?

1. Erregistratu (lehenengo aldian bakarrik)

Lehenengo eta behin, eskaera-orria bete behar da webgunean edo zerbitzuen zentralera bulegoko orduetan telefonoz deituta.

Kontratua sinatutakoan, erreserba-sistemara sartzeko gakoak, eta horrekin batera liburuxka bat, behar duzun informazio tekniko guztia, ibilgailuak non dauden, etab. jasoko duzu.

2. Erreserbatu

Erreserba internet bidez edo zerbitzuen zentralera telefonoz deituz egin daiteke, egunean 24 orduz, asteko 7 egunetan.

Erreserba aurrez egin daiteke, baina baita berehala erabiltzeko ere. Aukeratu zein ibilgailu nahi duzun, non hartu nahi duzun eta zenbat denboran beharko duzun.

Internetez ari bazara, webguneak aukeran dituzun ibilgailuak, salneurriak eta aparkalekuak erakutsiko dizkizu.

3. Ibilgailua hartu

Aparkalekura joan, eta Eusko Car sharing -ek dituen aparkatzeko plazetan erreserbatu duzun ibilgailua aurkitu behar da lehenengo.

Ibilgailua irekitzeko nahikoa da sakeleko telefonorako eginiko erreserba sistemaren aplikazioa erabiltzea. Ibilgailuko ordenagailuak erreserba egina duzula egiaztatuko du, eta besterik gabe, ateak irekiko egingo dira; sartu, guanteran dauden giltzak hartu, eta martxa!

4. Itzuli

Bidaia bukatutakoan, itzuli ibilgailua hasierako aparkalekura. Datuak (kilometroak eta denbora) grabatu eta erreserben bulegora bidaliko ditu ordenagailuak.

5. Ordaindu

Fakturetan, bidaia bakoitzean egindako kilometroak eta orduak adieraziko dira. Errazagorik!

Abantailak

Malgua eta erosoa

  • Internetez edo telefonoz, eguneko 24 ordutan; erabat erosoa.
  • Komeni zaizun aparkalekua aukeratu ahal izango duzu: aparkalekuak, leku aproposetan, eta ondo komunikatuta.
  • Ibilgailu mota desberdinak; beharren arabera, ibilgailu bat edo bestea.
  • Ibilgailua nahi duzunean hartu; aparkalekuak beti irekita daude.

Gardena eta aurrezteko modua

Kostu finkoa oso txikia da, eta hortik aurrera, erreserbatutako ibilgailua zenbat kilometrotaran eta zenbat ordu erabili duzun, hori besterik ez duzu ordainduko.

  • Salneurrietan erregaia eta arrisku orotarako asegurua sartzen dira; ibilgailua erabiltzeagatik ez dago bestelako gasturik.
  • Kostu finkoak kostu aldakor bihurtu dira
  • Faktura hilean behin egingo da, eta gidari bakoitzak egindako bidaiak jasoko dira; langileen bidaiak kontrolatzeko modu erraza

Zer ekarpen egiten du?

Gizarte eta ingurumen arloko onurak
Ibilgailu kolektiboa partekatzeak dagoeneko erakutsi du zenbateraino murriz ditzakeen mugikortasunaren ondorio txarrak, garraiobide bat edo bestea erabiltzeko aukera murriztu gabe.

Ingurumen arloko hobekuntzak
Hiru hobekuntza nabarmen:

Ibilgailu gutxiago

Argi dago aparkalekuak arazo bihurtu direla hirietan eta politikoek kritika asko jasotzen dituztela arazo hori dela-eta. Ibilgailu kolektiboa partekatzea askoz merkeagoa da lurpean aparkalekuak eraikitzea baino, eta, merkeagoa ez ezik, zentzuzkoagoa ere bada.

Ibilgailu pribatuaren beharra murrizteko duen ahalmenari esker, ibilgailu kolektiboak partekatzeko zerbitzuak funtsezko elementuak dira hirien garapen iraunkorra lortzeko estrategien barruan. Aparkaleku gutxiago behar izatea ez da ekonomia kontu bat bakarrik; hirien diseinurako eta hirietako bizi-kalitaterako ere ikaragarri garrantzitsua da. Ibilgailu kolektiboak partekatzeko zerbitzuak gainera, garraio publikoa eta bizikletak gehiago erabiltzera bultzatu dezake jendea.

Bihar-etziko hiriko elementu

Ibilgailu kolektiboa partekatzea norbanakoen garraioaren ondorioz kontsumitzen den energia eta airera isurtzen den karbono dioxidoa gutxitzeko erarik eraginkorrena da; aldi berean mugikortasunerako aukera gehiago eta ibilgailu sorta zabalagoa erabiltzeko aukera eskaintzen du, nork bere jabetzako automobila erabilita baino.

Ibilgailu kolektiboa partekatuz, norbanakoen mugikortasunerako energiaren kontsumoa ia erdira etortzen da. Ibilgailu kolektiboa partekatzeko sistemarekin karbono dioxidotan urtean 800ren bat tona gutxiago isurtzen da!

Zertan egiten dio mesede garraio publikoari?

Garraio publikoa eta ibilgailu kolektiboak partekatzeko zerbitzua uztartzeak bi garraiobideei egiten die mesede, bata besteari esker, banaka baino zerbitzua hobea eskaintzen dute-eta. Garraio publikoak bezero gehiago lortzen ditu, ibilgailuak partekatzen dituzten erabiltzaileak gehiago jabetzen direlako mugikortasunaren inguruko arazoez eta jabe direnek baino gutxiago jotzen baitute automobilera.

Ibilgailu kolektiboak partekatzeko zerbitzuak osatu egiten du garraio iraunkorren sarea (garraio publikoa, bizikleta edo oinez joatea). Partekatutako ibilgailu kolektiboa oso aukera egokia da garraio publikoa, oinez joatea edo bizikleta (gaua delako, garraio publikorik ez dagoelako, gomendagarria ez delako edo fardel handiren bat garraiatu behar dugulako, etab.) komenigarriak ez direnerako.

Gainera zenbait azterlanen arabera, aurretik ibilgailuaren bat izan duten eta ibilgailu kolektiboak partekatzeko zerbitzua erabiltzea erabakitzen duten bezeroek nabarmen aldatzen dute bere jarrera: kilometro gutxiago egiten dituzten automobilean edo furgonetan, eta garraio publikoa maizago erabiltzen dute.

Energy 2000 europar programak Suitzako berri ematen digu.

Ibilgailu kolektiboak partekatzen hasi eta ibilgailu partikularra utzi dutenek, askoz ere kilometro gutxiago egiten dituzten automobilean, urtean batez beste 6.700 km (% 72 inguru). Jakina, kilometro horiek beste garraiobide batzuetan egiten dituzte: motorrez (+1.300 km/urtean), bizikletaz (+800 km/urtean) eta batez ere, garraio publikoan (+2.000 km/urtean).

Ibilgailu kolektiboa partekatzen duten bezeroen mugikortasunean izaten diren aldaketak

Carsharing-ak ideia bat helerazi nahi dio jendeari: automobila beste erremediorik ez denean erabili behar litzatekeela. Hau da, hiritarrak ibilgailu bat eskatu baino lehen, beste zer aukera dituen aztertzen du, garraio publikorik duen, oinez joan daitekeen edo bizikleta hartuko duen.

Bestela esanda, ibilgailu kolektiboa partekatzeko zerbitzua erabiltzen duen bezeroak zehatz-mehatz daki zenbat kostatzen zaio bidaiatzea, eta horregatik, birritan pentsatzen du automobila hartu baino lehen; zentzuz eta koherentziaz baliatzen da automobilaz, eta beraz, bideetan ibilgailu gutxiago izaten da, garraio publikoaren mesedetan.

Azken finean, mugikortasunerako lehen ditugun baliabideak optimizatuz eta horrekin batera ibilgailu kolektiboak partekatuz, bideetan ibilgailu partikular gutxiago ibiliko dela, garraio publikoa hobeto aprobetxatuko dela, eta ibilgailu motordunetan joan-etorri gutxiago egingo dela, iraunkorragoak diren bestelako baliabideen mesedetan.

Nolakoak dira erabilera-kostuak?

Ikus dezagun zenbat kostatzen den ibilgailu pribatua erabiltzea, zenbat ibilgailu kolektibo partekatua, eta zenbat garraio publikoa; datuak gutxi gorabeherakoak dira, baina nahikoa da batzuen eta besteen arteko aldea ikusteko.

Demagun ibilgailu txiki bat dugula, eta % 70 ordaintzeko lau urtetarako mailegu bat eskatu genuela, % 6,5eko interesarekin; arrisku orotarako aseguru bat hartu genuela mailegua ordaintzen genuen eperako; ibilgailuak 5 urte ditu eta urtean 10.000 km inguru egiten ditugu.

Kostu finkoak (adibide horrekin jarraituz):
  • Ibilgailua erostea: 12.568,00 €
  • Erosketa finantzatzea (interesak): 1.216,00 €
  • Salmenta-prezioa: 2.512,00 €
  • Asegurua: 4.200 €
  • Zirkulazio-zerga: 572,00 €
  • IAT: 34,90 €
  • Garbiketa: 360,00 €
  • Aparkamendua: 6.600 €
Kostu aldakorrak (adibide horrekin jarraituz):
  • Erregaia: 1.548,00 €
  • Mantentzea eta konponketak: 630,00 €
  • Gurpil-azalak (40.000 km-tik behin): 400,00 €
  • Urtean, guztira: 5.121,00 €

Kilometroak % 100 Ibilgailu
pribatua (1)
% 100 Ib. kol. part. % 50 Ib. kol. part
%50 G. publikoa
% 25 Ib. kol. part
%75 G. publikoa
% 100 G. publikoa (2)
5.000 km 4.824,00 € 2.220,20 € 1.435,10 € 1.042,55 € 650,00 €
10.000 km 5.121,00 € 3.183,20 € 2.241,60 € 1.770,80 € 1.300,00 €
15.000 km 5.339,00 € 4.694,60 € 3.322,30 € 2.636,15 € 1.950,00 €
20.000 km 5.653,00 € 6.366,40 € 4.483,20 € 3.541,60 € 2.600,00 €

Datuen iturria: Catalunya CarSharing

Garraio publikoa eta ibilgailu kolektibo partekatua, biak erabiltzea energia arduraz eta erantzukizunez erabiltzea da. Biak konbinatuta, erregaien kostua % 57 gutxitu daiteke, eta mugikortasuna ere dezente hobetzen da, errepideek eta kaleek arindu ederra hartzen baitute.

Erosketa, renting-a, car sharing-a.

Oro har, ibilgailuarekin urtean 15.000 km baino gutxiago egiten dutenei komeni zaie car sharing -a; horiek urtean 2.500 euro aurreztera hel daitezke.

Demagun Renault Megane Confort Diese l bat dugula eta urtean 10.000 km egiten ditugula (kostuak, BEZik gabe).

Urteko kostu finkoak Urteko kostu aldakorrak Urteko kostuak guztira Kostua/km
Erosita 3.897 € 1.944 € 5.841 € 0,58 €/km
Renting kontratuarekin 5.154 € 1.700 € 6.854 € 0,68 €/km
Ibilgailu kolektibo partekatua 156 € 4066 € 4.162 € 0,42 €/km

Ibilgailu kolektiboa partekatzea urtean 15.000 km-tik behera egiten duten guztientzat da errentagarri, urtean 2.500 € arte aurrez dezakete-eta.



© Copyright. Eusko Car Sharing Elkartea . Eskubide guztiak erreserbatuta.