P.º del Campo Volantín 20 - 3º

48007 Bilbo - Bizkaia

(+34) 946 850 423

(+34) 689 514 885

Elkartea

Eusko CarSharing Elkartea, gure lurraldeko udalerrietan autoaren erabilera partekatua edo car sharing-a sustatzen duen elkartea da.

Eusko Ikaskuntzak 2006. urte inguruan, 400 pertsona baino gehiagoren partaidetzarekin burutu zen Garapen Iraunkorreko programan parte hartu zuten pertsonen talde baten bultzadatik sortu izan da.

Eusko CarSharing Elkarteak, Car Sharing-a Euskadin bultzatzeko ekimenak, Car sharing-a (ibilgailu kolektiboa partekatzea) eta Car Pooling-a (ibilgaluaren eserleku hutsak partekatzea) bultzatzearekin batera, autoaren erabilera zentzuduna sustatzea du helburu, berezko mugikortasun iraunkorraren alde.

Helburuak

Gero eta ingurumen hobea eta mugikortasun-arazo gutxiago dituen gizarte baten alde egiteko, mugikortasunaren baliabideen eraginkortasun eta ibilgailu pribatuaren erabilera zentzudunagoa sustatzeko sortua izan da elkartea.

  • Car Sharing edota ibilgailu kolektiboa partekatzeko zerbitzuarekin sustapenarekin, hedapenarekin eta bultzadarekin, garraiobideak zentzuz erabiltzea goratu nahi da, autoaren erabilera arduratsua bultzatuz bereziki.
  • Garraiobideak zentzuz erabiltzeko ekintzen sustapen bateratua bultzatzea, mugikortasunaren eta garraioaren sistemaren baitan dauden eragileen, zein sektorean zeharka atxikirik dauden eragileen artean.
  • Mugikortasun eskariaren kudeaketa eta garraiobide motorizatuen zentzuzko erabilera lagunduko duten proiektuak bultzatzea.
  • Car Sharing-aren independentzia, gizarte zuzentasuna eta hurrengo belanunaldiekiko elkartasuna mantentzea.

Autoa edukitzeko beste era bat

Gure helburua da Euskadin garraio-sistema berri hau sartzea. Sistema hori aspaldi jarri zuten martxan Europako beste herrialde batzuetan (Frantzia, Italia, Belgika, Suitza, Austria, Alemania, Holanda, Erresuma Batua, Suedia, Katalunia, ...) eta Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan.

Eusko CarSharing, ibilgailu kolektiboa partekatzeko zerbitzua, mugikortasun iraunkorrerako ideia berri bat da, garraiobideak zentzuz erabiltzea bultzatzen duena, eta jabe izan beharrik gabe ibilgailu bat erabiltzeko aukera eskaintzen duena.

Sistema honekin mugikortasunaren kostuak gutxitu egiten dira, bai norbanakoentzat, bai gizartearentzat.

Eusko CarSharing- ekin momentu bakoitzean aukeratzen duzu zer garraiobide erabili (zerorrek gidatutako ibilgailu bat, garraio publikoa edo dena delakoa), eta horrek ikaragarri laguntzen du ibilgailu pribatua gutxiago erabiltzen, garraio publikoak hobeto aprobetxatzen, eta motordun ibilgailuen ordez joan-etorriak oinez edo bizikletaz egiten.

Zer da car sharing-a edo ibilgailu kolektiboa partekatzea?

Ibilgailu kolektiboa partekatzea, egunero-egunero ibilgailuaren beharrik ez duen jendearentzat, jabetza pribatuko autoaren alternatiba bat da. Car sharing-ak, unean uneko beharren arabera, etxe hurbil izango dituzu ibilgailu multzo bat erabiltzeko aukera ematen dizu, eta denboraren eta egindako kilometroen arabera ordaintzen da.

Ibilgailu bat erabiltzeko, nahikoa da ibilgailua dagoen tokira joatea (aparkaleku ugari izaten dira, eta beraz, baten bat gertu izango duzu), eta bazkide-txartela baliatuz ibilgailua hartzea. Bidaia bukatutakoan, autoa itzuli, eta erabilitakoa bakarrik ordaindu.

Zeinentzat da egokia?

Urtean automobilarekin 15.000 km baino gutxiago egiten dituzten pertsonentzat.

Zer abantaila eskaintzen ditu?

  1. Malgua: Ibilgailu kolektiboa partekatzeko zerbitzua gauza askotarako balia daiteke: ordu baterako nahiz egun batzuetarako har daiteke, asteburuko bidaietarako, oporretarako, erosketak egitera joateko,...
  2. Beti eskura: egunean 24 orduz erabil daitekeen autozerbitzua da, eta aparkaleku-sare zabal bat eskaintzen da. Deitu eta gidatu besterik ez duzu.
  3. Kezkarik ez; ez mantentze-gasturik, ez asegururik, ez zergarik, ez eta aparkaleku-gasturik; Eusko Car Sharing arduratuko da kontu horiekin.
  4. Merkeagoa: ibilgailu pribatuarekin alderatuta, familia batek urtean 2.500 € aurrez dezake.
  5. Gardena: ibilgailua erabiltzea zenbat kostatzen zaizun zehatz-mehatz jakingo duzu.

Zer onura dakar?

Ibilgailu kolektiboa partekatzeak zure hiriko eta inguruko bizitza hobetzen du.
Ibilgailu kolektiboa partekatzea autoa gutxiago erabiltzeko pizgarri bat da. Ibilgailu kolektiboa partekatzeko zerbitzua erabiltzen dutenak, benetan jabetzen dira ibilgailu pribatua erabiltzeak sortarazten dituen arazoez, eta auto baten jabe direnek baino kilometro gutxiago egiten dituzte. Kilometro gutxiago eginda, gutxitu egiten dira errepideetako auto-iladak, aireratzen diren gas kutsakorrak eta zarata-maila.

Ibilgailu kolektiboa partekatzeak espazioak sortzen ditu.
Partekatutako ibilgailu kolektibo bakoitzak 4-8 auto pribatu ordezten ditu. Beraz, aparkalekutarako espazio gutxiago behar da, eta, bide batez, espazio hori gizarte eta ingurumen erabileretarako berreskura daiteke.

Ibilgailu kolektiboa partekatzea aurreztea da.
Egindako kilometroko eta erabilitako orduko ordaintzeko sistemaren bidez ( pay-as-you-drive system-aren bidez), ibilgailu kolektiboa partekatzeko sistemaren erabiltzaileak zehaztasun osoz jakin dezake bidaia zenbat kostatu zaion, eta horregatik zentzuz eta erantzukizunez erabiltzen du ibilgailua; ondorioa: ibilgailua gutxiago erabiltzen du, eta gehiago jotzen du garraio publikora, bizikletara edo, besterik gabe, oinez joaten da.

Ibilgailu kolektiboa partekatzeak mugikortasuna hobetzen du.
Ibilgailu partikularraren erabilera gutxiarazteaz gianera, ibilgailu kolektiboa partekatzeko zerbitzuak osatu egiten du garraio iraunkorren sarea (garraio publikoa, bizikleta edo oinez ibiltzea). Eta, garraio publikoa ezinezkoa den lekuetan joan-etorriak egiteko era on bat da.

Balio berriak

Gure helburua, pertsonen leku batetik bestera mugitzeko beharrak betetzea da, ahalik eta kostu ekonomiko eta sozial txikienarekin, ibilgailuen erabilera zentzuduna sustatuz, garraio publikoaren lankidetzaren eta Eusko Car Sharing-en eskaintzaren bidez.

Azken batean, gizartea gero eta ingurumen hobean eta mugikortasun arazo gutxiagorekin bizitzeko modu bat izatea nahi da. Horrekin, mugikortasun-baliabideak optimizatu nahi dira, garraiobideen erabilera arrazionalizatuz.



"Oro har, zerbait erabiltzeak, gogobetetze handiagoa ematen dizu, jabetza berak baino".

Mugikortasun-baliabideak optimizatzea, garraiobideen erabilera zentzudunagoa eginaz.

Iraunkortasuna: garraiobideen erabilera zentzudunagoa egitea, mugikortasunaren gizarte-kostuak gutxitzea, energia-kontsumoa murriztea eta, ondorioz, atmosferarako berotegi-efektuko emisioak jeistea errazten du.

Horretarako honako hau beharrezkotzat joaz…

  • Ibilgailu partikular bat erosteko beharra zalantzan jartzea.
  • Garraio publikoaren erabilera sustatzea, kasu bakoitzean egokienak diren garraio-sistemak zentzuz konbinatuz.
  • Energia-kontsumoa eta berotegi-efektuko gasen emisioak murrizten laguntzea, planetaren kontserbazioa lagunduz.

Azken batean, Eusko Car Sharing garraio publikoarekiko jarduera osagarria da, eta horren bidez mugikortasunaren kostu indibidualak eta sozialak murrizten dira.

Jarduerak

Gure jarduerak udalerrien, erakundeen eta herritarren artean mugikortasun partekatuaren kultura berri bat sustatzera bideratuta daude.

Horretarako, parte-hartze prozesuak garatzen ditugu.

  • Hitzaldiak eta informazio-solasaldiak egiten ditugu.
  • Egungo mugikortasun-ereduari buruzko hausnarketa sustatzen dugu.
  • Ibilgailuaren erabilera partekatuaren aukerei buruzko ezagutza zabaltzen dugu.
  • Herritarren mugikortasun-beharrei erantzuten diegu.
  • Herritarrek mugikortasun partekatuarekiko duten interesa sustatzen saiatzen gara.
  • Ingurumenarekiko eta mugikortasunarekiko kontzientziazioa bultzatzen saiatzen gara.

Bideragarritasuna eta atal teknikoak aztertzen ditugu.

  • Ereduak eta eduki operatiboak zehazten laguntzen dugu (helburuak, baliabideak, laguntzaileak, eragiketaren dimentsio ekonomikoa, etab.)
  • Hainbat bazkide laguntzaile identifikatzen eta atxikitzen laguntzen dugu, proiektua ezartzen eta gauzatzen laguntzeko (zailtasun operatiboak, garraio kolektiboarekiko lotura, etab.).
  • Ekintza-plana, laguntza-neurriak eta proiektuaren komunikazio-plana zehazten laguntzen dugu.

Erabiltzaileen komunitateak sortzea babesten dugu.

  • Partaidetza bultzatzen eta sustatzen dugu komunitatea sortzeko.
  • Antzeko helburuak eta/edo nahiak dituzten pertsonak eta erakundeak batu eta integratzen ditugu.
  • Zerbitzua antolatzeko eta abiarazteko zereginetan laguntzen dugu.
  • Lankidetza-proiektuaren aldeko sentsibilizazio-kanpaina globalak bultzatzen ditugu.
  • Informazio-aurkezpenak eta elkarrizketa-jarduerak egiten ditugu interesdunekin.


© Copyright. Eusko Car Sharing Elkartea . Eskubide guztiak erreserbatuta.